Butroi Bizirik
Garapen jasangarri baten alde
-
05 13
-
05 11
2012/05/11 19:00 - 20:00 
Maiatzak 11 honetan, bildu zaitez gurekin, eta trenaren itzulera aldarrika ezazu!!Mungia eta Bilboren arteko trenaren desagerpenaren 37. urteurrena dela eta, Bilbo eta Uribe Butroiaren arteko garraio publikoa hobe baten alde.
Butroi Bizirik Taldeak elkar ateratze bat antolatu du, herriko kaleetan zehar, arratsaldeko 19,00etan, tren geltoki zaharra zegoen lekutik abiatuta, Lauaxeta Olerkari, Butroi eta Alkartasuna kaleetan zehar, Foruen Enparantzaraino heltzeko, bertan osteratxoa bukatzeko.
GARRAIO JASANGARRI BATEN ALDE, ZURE PARTE HARTZEA EZINBESTEKOA DA!
Tagged as: Trena erdu dadila! -
05 9
Zure eguneroko joan-etorriak bizikletaz egin gura badituzu, baina ausartzen ez bazara, kalean lekurik ez duzulako topatzen, guk adieraziko dizugu zelan egin.Zuk bizikleta ekarri, eta guk irakatsiko dizugu zelan erabili, inolako arazo barik. Herriko kaleetan edota bidegorrietan zehar ibiltzeko, ikastetxera joateko, lagunekaz osteratxoa egiten joateko. Horretarako, Biziz Bizi Hiriko Txirrindularien Elkarteko adituek lagunduko digute ikastaroa zuzentzen.
Maiatzaren bukaeran, ziurrenik, maiatzak 27, arratsalde bateko ikastaroa egitea da gure asmoa. Horretan, segurtasunari buruzko eta bizkleten mekanikari buruzko oinarrizko azalpenak entzun ondoren, ibilaldia egingo genuke, hartutako azalpenak praktikan jartzeko.
Ikastaroa eraginkorra izateko, gutxieneko taldea osatu behar dugu, beraz, aldez aurretik izena ematea eskatzen dizugu; izena emateko, erabil ezazu kontaktu-inprimakia. Gaia eremuan ondokoa idatzi: “Ikastaroan izena ematea:” eta zure izen-abizena.
Data: Zehaztu gabe (ziurrenik, maiatzak 27)
Luzapena: ordu eta erdikoa.
Ordua: arratsaldeko lau eta erdietan (16:30etan).
Lekua: Institutoaren osteko aparkalekuan bilduko ginateke.
Norentzat: 9 urtetik gorako edozeinentzat.
Prezioa: ikastaroa doakoa da, bakarrik izena eman, eta etorri.
Talde txikiak osatuko ditugu; behar izanez gero, beste egun batean berriz egingo genuke ikastaroa.Zure zain izango gara!
-
Mungiako trena
Atala: Trena erdu dadila!05 8Bideo hau Bildu Bizkaiak egin du. Bilduk Butroi Bizirik elkarteari haren difusioa eskatu dio, Mungiara trenaren itzulerarekiko konpromisoa duelakoan, elkarte gisa.
Tagged as: Trena erdu dadila! -
05 7Tagged as: Trena erdu dadila!
-
05 2
Joan den apirilaren 24an, Mungiako Udal Batzak aztertu eta, bozketa bikoitzaren ostean, arbuiatu egin zuen Butroi Bizirik Taldeak egindako Mungiako Ingurumena Babesteko Proposamena.
Emaitza
Aldeko botoak: Bildu-k (5) eta AEMB-k (2) emandakoak.
Kontrako botoak: PSOE-k (1) eta EAJ-k (8) emandakoak.
Tagged as: Trena erdu dadila! -
04 18
2012/05/11
Datorren maiatzaren 11an ELKAR ZAITEZ GUREKIN, TRENAREN ALDEKO ALDARRIKAPENA
EGITEKO!
Mungia eta Bilboren arteko trenaren desagerpenaren 37. urteurrena dela eta, hainbat ekimen jorratu nahi ditugu, Mungia eta Bilboren arteko garraio-komunikabideen hobetzea eskatzeko.
Bidal iezazkiguzu zure ideiak eta iradokizunak, egun horretako egutegia osatzen laguntzeko.
GARRAIO IRAUNKOR BATEN ALDE BATU GAITEZEN!
ZURE PARTE HARTZEA EZINBESTEKOA DA!Tagged as: Trena erdu dadila! -
03 3
Datorren udaberrirako, habia-kutxak prestatzera joan ginen Torrebillela parkera. Ekitaldi polita izan zen, haurrentzat bereziki. Argazki-aretoan argazkiak daude. -
02 27
Sentitzen dugu baino orrialde hau ondoko hizkuntzan soilik dago: Castellano.
-
02 20
2012/02/26 10:30 - 14:00 Datorren otsailak 26an, Butroi Bizirik Taldeak Uriguen eta Torrebillelako Mungiako parkeetan joandako urteetan kokaturiko kutxa-habiak errebisatzeko, kontrolatzeko eta garbitzeko asmoarekin, irtenaldi gidatua nahi izan du antolatu. Ekimen honen bitartez, aipaturiko kutxa-habiak datorren udaberriko kumaldirako prestatu nahi ditugu.

Aurreneko urteetan kutxa-habi mota desberdinak kokatu izan genituen, besteak beste, 6 motako hegazti intsektujalei egokitutakoak, 2 motako gaueko harrapakarientzat, eta saguzahar txikientzako egokitutako beste motakoak ere. Habaler, aurreneko urteetako esperientzari esker dakigu kutxa-habien erabilera nahiko handia izan dela, eta ekimen honen bidez horri eutsi gura diogu.
Irtenaldia datorren domekan, hilak 26an, izango da, goizeko 10,30etan, Matxin Plazan. Hortik Uriguen parkera abiatuko gara eta, horren ostean, Torrebillela parkera, kutxa-habiak aztertzeko behar dugun denboraren arabera, hemendik paraje, Udalak Butroi Ibaiaren ertzak biziberritzeko burututako lanak ikustera joan gintezke.
Anima zaitez. Zain gaituzu!
Oharra: Butroi Bizirik Taldea ez da ekimen honetan partehartzaileek izan dezaketen kalteaz edota galeraz erantzulea izango.


